Azaroaren 28an Elkartasun Krosa

Bailarako ikastolok (Txantxiku, Aranzadi eta Arizmendi) Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren egoera larria ikusirik elkartasun ekintza bateratu bat antolatuko dugu. Ekimen hau 5 herritan eramango dugu aurrera: Oñatin, Bergaran, Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan hain zuzen. Ikastolako ikasleak helburu solidario batekin korrika jarriko ditugu Ikastolako ordutegiaren barnean (4.110 ikasle guztira). Antolatzaileek ekimen horretan ahalik eta partaide gehien batu nahi dituzte, eta horregatik herritar guztiak animatu nahi dituzte herriko plazetara ager daitezen ostiral arratsaldean. Krosa solidarioa ez ezik, sinbolikoa ere izango da, izan ere, 500 bat metroko ibilbideak izango dira, herrietako erdiguneetan bira labur bat emanez.

Horrez gain,  herriko plazan giroa berotzeko, besteak beste, haurrentzako tailerrak, bertsoak, trikitilariak... egongo dira,  baita korrika egin ostean mokadua eta tragoa hartzeko aukera ere. Izen ematearekin batera 1€ko ekarpen ekonomiko sinbolikoa egingo dute bai ikasleek, baita herritarrek ere, babesa eskaintzeaz gain, ekonomikoki ere laguntzea baita xedea.. Izen ematearekin jasotako dirua eta egun horretan ekintza ezberdinen bidez jasotakoa Kaskarotenea Ikastolari laguntzeko bideratuko dugu.

Arrasaten egin den prentsaurrekoaren argazkiak

          

 

EGITARAUA

IKASTOLAKO ORDUTEGIAN

11:00etan HHko haurrak hasiko dira.

12:00etan DBHko ikasleak jarraituko dute.

15:30ean LHko ikasleekin krosa

ARRATSALDEAN

17:00etan TAILERRAK (17:00-19:00), DANTZAK ETA MUSIKARIAK. Ekimenari hasiera emango zaio. Haurrentzeko tailer desberdinak egongo dira: aurpegiak margotu, globoflexia, marrazkiak egin, jendearen mezu eta eskulanekin murala sortu, ... Salmenta mahaiak ere izango dira: dortsalak, kandelak, pegatinak...

18:00etan KROSARI HASIERA EMANGO ZAIO.

o    HASIERAKO MEZUA
o    KROSA
o    BERTSOLARIAK
o    KANDELAK PIZTEA

18:30etatik aurrera

o    TABERNA (mahai pare bat): ardoa, sagardoa, ura.
o    JATEKOAK: gazta eta gaztainak

ANIMATU ETA PARTE HARTU!