Goazen Lilatoira elkarrekin!
Martxoaren 8ko egunaren harira, aurtengoan eta 30. aldiz LILATOIA ospatuko da. Dakizuen moduan, Donostiako Koordinadora Feministak emakumeentzat antolatzen duen 5 kilometroko lasterketa da Lilatoia eta honako helburuak ditu, besteak beste: emakumeak kirola kalean egitera animatzea, lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea eta sarien berdintasuna aldarrikatzea.
Aurtengo lasterketa martxoaren 10ean, igandea, ospatuko da eta urteaurren borobila izango denez, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Lasterketan 2005era arte jaiotako emakumeek parte hartu ahal izango dute eta, jakin ezazue, ez dela aparteko prestakuntzarik behar, ibilbidearen tarte batzuk oinez edo poliki-poliki egin daitezke eta, beraz, edonor animatu daitekela. Lasterketaren aurretik egitarau oparoa antolatu dute: beroketak, Aero Zumba… Informazio zehatzagoa, lasterketaren webgune ofizialean aurki dezakezue: http://lilaton.es/eu/
Txantxiku Ikastolako partaideekin lasterketan taldekako izen ematea egingo dugu, talde jendetsuenarentzat sari berezia izango baitu. Izena emateko azken eguna OTSAILAK 20, EGUAZTENA izango da eta idazkaritzara deituz edota zuzenean lotura honen bitartez egin ahal izango duzue:
Parte hartzeko interesik izanez gero, ondorengo argibideak kontutan izan ditzazuela eskatu nahi dizuegu:
AUTOBUSA |
|
LASTERKETA |
|
KAMISETAREN NEURRIA |
|
OHARRAK:
- Kamisetak eta dortsalak, lasterketa eguna baino lehen banatuko zaizkizue.
ANIMATU ETA EMAN IZENA!!!