Martxoaren 8ko egunaren harira, aurtengoan eta 30. aldiz LILATOIA ospatuko da. Dakizuen moduan, Donostiako Koordinadora Feministak emakumeentzat antolatzen duen 5 kilometroko lasterketa da Lilatoia eta honako helburuak ditu, besteak beste: emakumeak kirola kalean egitera animatzea, lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea eta sarien berdintasuna aldarrikatzea.
Aurtengo lasterketa martxoaren 10ean, igandea, ospatuko da eta urteaurren borobila izango denez, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.