1. mailakoak elikadura osasuntsuaren alde

Soroslea izateko praktikak egin ondoren, “Gorputza” gaia lantzen jarraitu dugu. Oraingo honetan elikadura osasuntsuari buruz aritu gara eta hainbat galderari erantzuteko, Amaia dietistari laguntza eskatu diogu. Beti bezala gure gonbitea berehala onartu du. Elikagaien gurpilaren laguntzaz, jakien sailkapena eta talde bakoitzeko elikagaiek gorputzari zein ekarpen egiten dioten era erraz batean azaldu eta erakutsi digu. Horrez gain, Ikastolara ondo gosalduta etortzea eta denetarik jatea oso garrantzitsua dela argi geratu zaigu. Mila-mila esker, Amaia! Zuk emandako aholkuak betetzen saiatuko gara.

ARGAZKIAK

Etiketak: