5 urtekoak Basondo parkean

Ikasturtea bukatzear dagoela eta, 5 urteko ikasleak Kortezubin kokatua dagoen Basondoko parkera egin dugu irteera. Basondo basa-faunaren babeslekua da. Bertan, gure inguruko animaliak hurbiletik behatu ahal izan ditugu, hala nola, orkatzak, basurdeak, oreinak, azeriak, basakatua, hontzak, hegaztiak… Ia guztiak kalteak izan dituzten animaliak dira eta, beraz, ezinezkoa da eurek naturara berriro birsartzea. Gozatu egin dugu bisitarekin!! Primeran pasatu dugu!

ARGAZKIAK

Etiketak: