Txantxikuak "2zirik"

Aurtengo ikasturtean aurrera eramatea erabaki den “Txantxikuak 2zirik” proiektu berriari ekin genion 2018ko azken egunetan. Lehen Hezkuntzako eta Batxilergo 1. mailako ikasleak "Lehen Sorospenak" ikastaroa  jaso zuten ordu eta erdiz abenduan zehar ikastolako partaide diren edo izan diren erizainen eskutik. DBHko ikasleak aldiz, urtarrilean izango dituzte gidatutako saio horiek. Horretaz gain, gorputz heziketako irakasleak zuzendutako beste ordubeteko saio bat jasoko dute, horien helburua ikasle guztiak lehen sorospenetan heztea izanik.

Aurtengoan, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik batxilergo lehenengo mailarainoko ikasleek, gutxienez behin erizainek zuzendutako saio bat jasotzea izan da helburua. Modu honetan, lehen sorospenak adituen eskutik biziko dituzte ikasleek. Proiektu honi hasiera aurtengo ikasturtean eman diogu, baina asmoa urtero aurrera eramatea da; ikasleek urtez urte beraien jakintza sakonduz eta lehen sorospenen ezagutzak argituz joan daitezen. 

Hori dela eta, aurten erizainak egin duten lana eskertzekoa da, hirugarren mailatik aurrera inoiz ikastaroa jaso gabeko ikasle guztien gelatatik pasatu direlako. Azkenik aipatu, osasun arloan lan egiten duten edo adituak diren guraso orok ateak zabalik dituela parte hartzeko. Norbaitek interesa izanez gero qualei@txantxikuikastola.eus edo laitjo@txantxikuikastola.eus emailetaramezu bat bidaltzearekin nahikoa da.

2 ESKUK, BIZITZA BAT SALBA DEZAKETE

Etiketak: