Goazen Lilatoira elkarrekin!

Martxoaren 8ko egunaren harira, aurtengoan eta 30. aldiz LILATOIA ospatuko da. Dakizuen moduan, Donostiako Koordinadora Feministak emakumeentzat antolatzen duen 5 kilometroko lasterketa da Lilatoia eta honako helburuak ditu, besteak beste: emakumeak kirola kalean egitera animatzea, lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea eta sarien berdintasuna aldarrikatzea.

Aurtengo lasterketa martxoaren 10ean, igandea, ospatuko da eta urteaurren borobila izango denez, parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Lasterketan 2005era arte jaiotako emakumeek parte hartu ahal izango dute eta, jakin ezazue, ez dela aparteko prestakuntzarik behar, ibilbidearen tarte batzuk oinez edo poliki-poliki egin daitezke eta, beraz, edonor animatu daitekela. Lasterketaren aurretik egitarau oparoa antolatu dute: beroketak, Aero Zumba… Informazio zehatzagoa, lasterketaren webgune ofizialean aurki dezakezue: http://lilaton.es/eu/

Txantxiku Ikastolako partaideekin lasterketan taldekako izen ematea egingo dugu, talde jendetsuenarentzat sari berezia izango baitu. Izena emateko azken eguna OTSAILAK 20, EGUAZTENA izango da eta idazkaritzara deituz edota zuzenean lotura honen bitartez egin ahal izango duzue:

LILATOIAN IZENA EMAN HEMEN

Parte hartzeko interesik izanez gero, ondorengo argibideak kontutan izan ditzazuela eskatu nahi dizuegu:

   AUTOBUSA

  • Ikastolatik autobusa antolatuko da baldin eta kopuru minimo batek izena ematen badu (40 pertsona).
  • Autobusaren kostua, honako izango litzateke:
    • 12,50€ (40 pertsonen izen ematearekin)
    • 10,00€ (50 pertsonak izena emanez gero)
  • Edonork erabili dezake autobus zerbitzua, nahiz eta korrika ez egin.
  • Irteera eta itzulera orduak, gutxigora behera, ondorengoak izango dira (beti ere konfirmatzeko zain):
    • Irteera: 08:00 Correos-eko autobus geltokian.
    • Itzulera: 13:30ean Donostian.

   LASTERKETA

  • Emakumeek soilik hartu dezakete parte
  • Izen ematean kostua:
    • Izen emate arrunta: 11€
    • Izen emate solidarioa: 12€ (pultsera bat opari)

   KAMISETAREN       NEURRIA

  • Lasterketako opari gisa, kamiseta bat jasoko duzue. Horretarako, aurrez kamisetaren neurria adierazi beharko da, M tailatik hasita (S agortuta dago jada) XXL-ra.

OHARRAK:

  • Kamisetak eta dortsalak, lasterketa eguna baino lehen banatuko zaizkizue.

ANIMATU ETA EMAN IZENA!!!

Etiketak: