Juul kanpaina abian da!
Martxoaren 28an gelan irakurritako liburuen artean ikasleek liburu eta ilustratzaile gustukoena aukeratuko dituzte.Honetarako ikasle guztien botoak zikloka jasoko ditugu.
Hurrengo egunean, martxoaren 29an, Lehen Hezkuntzako ikasleak “KALEAN IRAKURLE” ekimena burutuko dute. Ikasle guztiak liburu bana hartuta, beste ikasle batekin trukatu ostean, plazara irakurtzera joango dira.