Errigorako eskaerak
Neguko garai honetan, urtero bezalaxe, Errigorako kanpaina martxan da eta ikastolan, produktuak eskatu eta eskuratzeko aukera izango duzue. Kanpainaren informazioa beheko linkean aurkitu dezakezue. Eskaintzak azken urteetako ildoa jarraituko du, kontserbak, olioa eta arroza eskatu ditzakegu eta, horretarako, ondorengo galdetegia osatu behar da martxoaren 10a, asteartea, baino lehen.
Aurtengo berrikuntza pasta ekologikoa ere eskaini dute. Azken hau eskatzeko Errigorrako web orrialden, bertan, egin behar da, stock-a mugatua baita. Hona hemen eskaera egiteko lotura: PASTA EKOLOGIKOA - ESKAERA EGIN
Animatu, guztion laguntza ongi etorria izango da eta!