Maitane Matéren bisita DBH 1. mailan
Aurreko asteko egubakoitzean, ikastolako irakasle Maitane Matéren bisita izan genuen DBH 1. mailan. Maitane ingeleseko irakaslea izateaz gain, Txantxiku Ikastolako Eskola Agenda 2030eko arduraduna da. Hasteko, ezkurren inguruko bitxikeria batzuk azaldu zizkigun, eta jarraian, iazko esperientziaren emaitzak erakutsi. Hala, iaz landatutako ezkurretatik erne diren haritz kimuak ikusi ahal izan genituen: Baso txiki polit bat. Amaitzeko, bakoitzak ezkur bat hartu eta ontzi batean landatu genuen. Horiek zaintzeko jaso genituen aholkuak jarraituta, ea datorren udaberrian ernetzen diren!