AZAROAREN 8an DENOK ZIBURURA!

ZIBURUKO IKASTOLAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA

Ziburuko Ikastolak 4 urteko ibilbide laburrean lan handia egin du Euskarazko irakaskuntza-ikaskuntzaren alde, bai herrian bertan, baita inguruan ere. Kopuruz ikastola txikia izan arren, hango familientzat euskal erreferente handia dugu Kaskarotenea Ikastola.

Hala ere, azken hilabeteotan ikastolaren egoerak nabarmen okerrera egin du Auzitegi Nazionaletik eta Herriko Etxetik jasan dituzten jazarpenen ondorioz. Egoera honi konponbidea bilatu nahian, saiakera ugari egin dituzte eta bat bera ere ez alferrikakoa.

Sinadura kanpaina bat ere abiarazi zuten, bakarrik ez zeudela erakusteko eta auzapezari presioa egiteko. Eta oraingoan, kanpaina haren helburuak indartu nahirik, manifestazio bat antolatu dute AZAROAREN 8rako arratsaldeko 16:00etan. Aukera aparta, beraz, Euskal Herriak orokorrean, Ziburuko Ikastolaren egoera salatu eta bakarrik ez daudela adierazteko.

Horren harira, Txantxiku Ikastolak, Arizmendi eta Aranzadi Ikastolekin elkarlanean autobusa antolatu du manifestaziora joateko. Hona hemen informazio gehiago:

  • EGUNA: Azaroak 8, zapatua.
  • PREZIOA: 10€
  • IRTEERA: 13:30 Posta bulegoaren aurrealdean.
  • ITZULERA: 19:00etan Ziburun.