DBH 3. mailakoak Donostian

DBHko 3. mailako ikasleak Donostiako Miramon Parkeko Eureka! zientzia museoan izan ginen hilaren 19an. Bertan kimika eta elektrizitatearen gaineko atalak hurbilagotik ezagutzeko aukera izan genuen. Gai horiek gelan landuta genituen arren, beti da atsegin eta ulergarriagoa aurrez aurre ikustean. Bazkal ondoren, Txuri Urdin izotz jauregira patinatuz osatu genuen eguna. Ipurdikoren bat ere tarteko izan arren oso ondo pasa genuen guztiok.

Etiketak: