Agenda 21 proiektuak aurrera darrai
Aurten landuko dugun gaia ELIKADURA JASANGARRIA da.
Hasteko, ikasle ordezkarien INGURUMEN BATZORDEAK osatu ditugu Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Talde honek aurrera eraman duen ekintzetako bat gure ikasleek hamaiketarako jaten dutena aztertzea izan da. Horretarako, galdetegia pasatu dute HH, LH eta BH -ko gela guztietan aste betez. Jasotako datuak Amaia Diaz de Monasterioguren dietistarekin aztertuko ditugu eta ateratako ondorioak kontuan izanik, gure hamaiketakoa osasungarriagoa izateko aholkuak jaso eta zabalduko ditugu.