DBH 4koak Donostian

Asteazkenean, DBH 4.mailako ikasleak Donostian izan ginen. Irteera honetan ETB-ko Miramongo egoitza ikusteko aukera izan genuen. Bertan Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako estudioak bisitatzeko aukera izan genuen. Bertako esatari eta kazetarien lana gertutik ezagutu eta haiei galderak egiteko aukera bikaina izan zen.

Irratiaz gain, telebistako platoak ikusteko aukera izan genuen. ʺGu ta gutarrakʺ, ʺGoenkaleʺ, ʺEl conquisʺ, ʺNi mas ni menosʺ edo ʺZuek hor... ʺ saioak non egiten diren ikusi genuen. Azken saio honetako Paulino pertsonaia ospetsuarekin egoteko tartea ere suertatu zitzaigun!

ETBn izan ondoren, Donostiako erdigunera jeitsi eta San Telmo museoak antolatzen dituen kalejira horietako bat egiteko aukera izan genuen. Egun hotzari aurre eginez, guretzat ezagunak diren tokiak ikusi genituen: Maria Cristina hotela, Victoria Eugenia Antzokia, Kursaal zubia, Santa Katalina zubia, Maria Cristina zubia, Artzai Ona katedrala, ... ʺBetidanik” hor egon diren tokiak direla uste arren, guztiak “hain zaharrak” ez direla ohartu ginen.

Etiketak: