Odol Emaileen Bisita
Otsailaren 10ean, Txanelan odolaz lantzen ari garen gaiarekin lotuta, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko bi erizainen laguntzarekin informazio interesgarria eskuratzeko aukera izan genuen: ikerkuntzan eman diren pausoak aztertu, odolaren osagaiak, odol taldeak, transfusioen garrantzia... Beraien esanetan, oraingoz odola ez da fabrikatzen, eta hortaz, odol emaileak dira bizitzarako ezinbestekoa den gai hori lortzeko bide bakarra. Benetan interesgarria! Erizainek erakutsi duten jarrera ere, bikaina! Eskerrik asko bene-benetan.