Agenda 21ekoak lanean
Joan den egubakoitzean, hilaren 6an, Amaia Diaz de Monasterioguren dietistaren bisita izan genuen EA21 eko Ingurumen Batzordeko kideok.
Amaiak HH, LH eta BHn egindako galdetegiaren emaitzak aztertu ondoren, hainbat aholku eman zizkigun. Aholku hauek batzordeko kideek beraien geletan zabalduko dituzte.
Hara hemen laburpena: Hamaiketakoa egiteko gailetak ekartzea dela ohitura zabalduena ikusirik, aholkatu zigun gaileta osasungarrienak gaileta sinpleenak eta osagaien artean azukre gutxien dutenak direla.
Bestalde, aukera hautatuena fruta izan da. Amaiak aipatu zigun egunean hiru fruta jan behar ditugula eta hamaiketakoa izan daitekeela une egokia horietako bat jateko. Animatu ginduen ogitartekoak, fruitu lehorrak eta txokolateen artean beltza kontsumitzera. Esan zigun, baita ere, ohitura ona dela gure etxeko erosketetan parte hartzea eta produktuen etiketak irakurtzea. Familian sukaldean aritzeari ere garrantzia eman zion. Honela, ekidingo ditugu elikagai industrialek dituzten koipe eta kontserbatzaileak. Bigarren Hezkuntzako ikasleei Amaiak ohartarazi zien egokiagoa zutela hamaiketakoaren orduan ogia erostea, gozokiak erostea baino. Azken hauek une berezietarako bakarrik utzi beharko genituzke. Errendimendu ona izateko ikastolan ezinbestekoa gosari on batekin hastea eguna.
Amaiak propio ekarritako marrubiak jaten eman genion bukaera saioari. Earrak!!!!
Eskerrik asko, Amaia. Saiatuko gara zuk esandakoa egiten.