Otsailaren 23an Donostiara joan ginen. Goizean, Eureka zientzia museoaren bisita gidatua izan genuen eta kimikaren magia tailerrean parte hartu genuen. Oso interesgarria izan zen. Bazkalostean, aldiz, Txuri Urdin izotz jauregian patinatzeko aukera izan genuen. Zeinen ondo ibili ginen!