Korrika EUSKARAREN alde

19. Korrika amaituta, agur esan diogu jai erraldoiari bi urte barru arte. Ez, ordea, Euskarari; berari adiorik ez, egunero egunero egun onak baizik. 

Txantxiku Ikastolan ere lan handia egin dugu berau osatzen dugun guztiok. Korrikaren alde dirua batzeko zenbait kutxa jarri genituen eta hauek dira emaitzak. Ikasleen eskutik jasotako dirua, familia osoa barne beraien parte-hartzea ere badelako, 362€-koa izan da. Bertako langileena, berriz, 648€-koa. Beraz, esan genezake Txantxiku Ikastolan 1010€ batu ditugula guztion artean. Diru hori geuk erositako bi kilometroak ordaintzeko erabiliko da. Eta gainontzeko dirua, jakizue AEKri emango zaiola.

Mila esker, beraz den denoi! 

 
Etiketak: