Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Munduko Eguna dela-eta, Txantxiku Ikastolan irakurketa eta liburutegiaren erabilera sustatzeko programa prestatu genuen.

Apirilaren 21 ean Batxi2ko Eider Anduaga, Josu Arenaza eta Miren Tatiegi ikasleek, beraiek ingelesez idatzitako “SUN ’S FRIENDS” istorioa irakurri zieten HH5 urteko ikasleei. Irakurleak bezala entzuleak ere oso pozik eta gustura gelditu ziren.

Apirilaren 22an LH6. mailakoek dadoen jolasa egin zuten. LHko geletara joan ziren jolasa aurkeztera, eta jolastera. A ze gozamena!

“Liburutegi Erraldoia” ekitaldirako, LH4. mailako ikasleek eta irakasleek ilusio handiz prestatutako, eta irrikaz itxarondako, ipuinen kontakizuna arrakastatsua izan zen. Irakasleen irakurketek ere une gozoak sortu zituzten.

Apirilaren 23an, HHko ikasleekin ipuin kontaketa ezberdinak landu genituen.

Txantxiku Ikastolan ospatu genuen Liburuaren Eguna zoriontsua izan zen, benetan! Hona ebidentzia batzuk!

IRAKURKETA MARATOIA

 
HHkoen irakurketa saiaoak

Etiketak: