2. mailakoak Txokolateixian
Fermini eta Maddaleni, Txanelako gure bi protagonistei, denboraren makina hondatu zaienez, mekanikariarengana joan dira eta gu, beraiei esker, kuxkuxero hutsak bihurtu garenez, pasa den egubakoitzean Oñatiko ʺTxokolaterixaraʺ joan ginen txokolatea nola egiten den jakiteko asmotan. Han, Antonek eta Nagorek, txokolate beltzarena, txokolate zuriarena, eta esnedun txokolatearen azalpen interesgarriak emateaz gain, aukera eman ziguten kakaoa ukitu, ikusi, usaindu eta PROBATZEKO! Uhmmmm! ZE GOXUA!