lh 2.maila

2. mailakoak Goienan

Komunikabideen gaiaren harira, joan zen eguaztenean, maiatzak 18, LH2ko ikasleok Goiena ezagutzera joan ginen. Han ari ziren kazetariak lanean fin-fin aldizkarirako albisteak idazten eta maketatzen. Ondoren, telebistako saioak grabatzen diren gunera joan, kamera aurrean jarri eta… ustekabean, geure burua pantailan ikusi genuen!! Mila esker guztiei!!

Egin klik beheko irudiaren gainean irteerako argazki guztiak ikusteko.

2. mailakoak Zarautzen

ZarautzLH2

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok maiatzaren 10ean, goizean goiz autobusez Zarautz aldera abiatu ginen. Zarautza heldu aurretik Miramongo Eureka zientzia museoan “Uraren mila aurpegi” tailerrean parte hartu genuen. Ondoren, Aieteko parkean bazkaldu eta Zarautza abiatu ginen. Bertan lo egin eta hurrengo goizean hondartzan jolasean ibili ginen.
Zarautzeko aterpetxean primeran pasatu genuen. Beste behin errepikatzeko moduko esperientzia izan da!!!

Irudiaren gainean klik egin argazki bilduma ikusteko.

2. mailakoak Postetxean

LH2Postetxea

Komunikazioaren gaiaren harira, joan zen egubakoi-tzean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok Oñatiko postetxean egon ginen. Pablok emandako azalpenei esker, "Correos"-era posta heldu, sailkatu eta herrian nola banatzen den zuzenean ikusi genuen. Eskerrik asko Pablo, Rosa, Fernando eta gainontzeko guztiei erakutsitako gertutasuna eta goxotasunagatik!!!

Klik egin irudiaren gainean argazki bilduma osoa ikusteko

2. mailakoak Oñati Irratian

irratian2maila

Apirilaren 29an Oñati Irratia bisitatzera joan ginen LH 2. mailako ikasleok. Miren Urkiola esataria genuen zain, eta berak emandako azalpenei esker, irratiaren barne funtzionamendua hobeto ulertu genuen. Aurretik ikasita geneuzkan Orioko balearen bertsoak grabatu genituen asteleheneko saioan oñatiarrek entzun zitzaten.

Irudiaren gainean klik egin argazki bilduma osoa ikusteko.

Boga-boga marinelak!

Pasa den astean, urtarrilaren 26, 27 eta 28an, 2. mailakook Gaztelekuan "Orioko balearen ehiza" antzezlana plazaratu genien gure familiakoei. Hainbat entsegu egin ondoren, ilusioz beteriko ekitaldia burutu genuen, non bertsoak, dantza eta musika ez ziren falta izan. Ikusleen aldetik a ze txaloak jaso genituen. Primeran pasatu genuen!

Happy Birthday Queen!

busyBee

5 urte, 1. maila eta 2. mailako ikasleek Busy bee-ri lagundu zioten hitz magikoak erabiliz, eztia prestatzen, erreginaren pastela egiteko. Bat batean, ordea, hartz handi eta beldurgarri batek ezti guztia lapurtu eta eraman egin zien. Hartzak, aldiz, eztia jan beharrean erreginarentzat tarta goxo-goxoa prestatu zuen!

Haurrak gustura aritu ziren eta dantza eta kantuan egin zuten erreginaren urtebetetzea ospatuz!!!

Rat adventure

rat

Hiruhilabete honetan 2. mailako ikasleok Rat-en bisita jaso dugu eta oporretako kontuak kontatu dizkigu. A zer-nolako abentura! Animalia ezberdinekin egin dugu topo: jauzi egiten dutenak, lepo, buztan eta tronpa luzekoak, eta lehoi beldurgarri bat! Ahhhhh!!! Rat ihes egiten saiatu denean,  Magic bird etorri da bera salbatzera. Gainera, opari batekin itzuli da etxera, Magic bird-en luma magiko batekin!!!

Gure gurasoak eta 5 urteko ikasleak etorri dira gure antzerkia ikustera eta oso ongi pasatu dute!

Ipuin Kontalaria

ipuinKontalaria

1.eta 2. mailako ikasleok, Pake Leku elkarteko kideen bisita izan genuen. Dart txakurrarekin Antton Elorza etorri zitzaigun eta ipuin zoragarri bat kontatu zigun. Oso gustura egon ginen Gaztelekuko Kuboan kondairatxoak entzuten, eta Dart txakurrarekin jolasean.

2. mailako ikasleak Izaskunekin

izaskun

“Zein txikia jaio nintzen” unitate didaktikoan haurren jaiotzaren inguruan lanean aritu gara. Gai honetan gehiago sakondu guran ikastolako andereñoa den Izaskun Urteaga gure geletara gonbidatu genuen bere haurdunaldiari buruz hitz egiteko. Prestatutako galderei goxo erantzun, eta hurrengo batean, bera eta Maier txikiaren bisita izango genuela agindu zigun.

Mila esker denagatik, Izaskun!!!!!!!

2. mailakoak Zarautzen

2Zarautz

Joan zen asteko astelehenean, maiatzaren 11n, LH2ko ikasleok goizean goiz autobusa hartu eta Zarautz aldera abiatu ginen. Zarautzera heldu aurretik Miramongo Eureka zientzia parkea, Aiete parkea eta Pasaiako San Juan baleontziaren eraikuntza bisitatu genituen. Zarautzeko aterpetxean primeran pasatu genuen. Beste behin errepikatzeko moduko esperientzia izan da.

Orriak

RSS - lh 2.maila-era harpidetu