4. mailakoak Lekeition
Maiatzaren 11n, 1 2an eta 13an LH 4. mailako ikasleek ikasturte bukaerako txangoa Lekeitioko Trinkete aterpetxera egin zuten. Hiru egun horietan, bertako begiraleen gidaritzapean, hainbat ekintza burutu zituzten: herria ezagutu, Talaia mendira ibilaldia, Isuntza Arraun Elkartekoekin arraunean ikasi, Katalina Deunaren Itsasargia bisitatu, itsas ontzietan erabiltzen diren korapilo batzuk egiten ikasi, eta abar. Hainbat jolas eta joko artean gaubelek ederki pasatu zuten!