Batxi 2koen irteerak
Maiatzaren 14an Iruñako Volkswagen lantegia ikustera joan ginen Batxilergo 2. mailako ikasleak. Benetan ikusgarria iruditu zitzaigun lantegia. Egunean zehar 1.400 kotxe egiten dituzte; atera hortik kontuak!
Eta Iruñatik, Lasturrera abiatu ginen. Ikasturteari eta ikastolan pasatako urteei amaiera ederra emateko aukera izan genuen. Ze gustura aritu ginen Lasturren paintballean
jokatzen! Ondoren Elorriagan bazkaldu eta Zumaiara abiatu ginen oinez. Ederra benetan Elorriaga eta Zumaia artean dagoen parajea.
Bi irteera hauen ondoren, selektibitatea buru-belarri prestatzen dihardute ikasle hauek. Zorte on selektibitatean eta aurrerantzean ere!