Komunikabideak aztertzen

Joan zen asteko astelehen, martitzen eta eguaztenean inguruko komunikabideak aztertzen aritu ginen. Horrela, astelehenean Oñati Irratira joan ginen. Mirenek irratiko hainbat sekretutxo kontatu zizkigun. Martitzenean, berriz, Oñatiko postan izan ginen. Fernandok, Rosak eta Pablok eskutitzen eta paketeen nondik norakoak azaldu  zizkiguten. Eguaztenean, Arrasateko Goiena Komunikazio Taldea bisitatu genuen, eta hemen, irratia, egunkaria eta telebista barru-barrutik ikusteko aukera izan genuen. Arrasateko bidaia aprobetxatuz, Aitor Guridik Lanbide Hastapenak Eskola erakutsi zigun. Bertan hainbat neska eta mutilek lanbide ezberdinak ikasten dutela ikusi genuen: iturgintza, mekanika, sukaldaritza, aroztegia, elektrizitatea... Ahhh!!! erakutsi zigun baita terrazan duten baratza, oilotegia, lorategia... Ikusgarria benetan!!!! ESKERRIK ASKO DENOI!!!!!

Etiketak: