Maite Ditugu Gure Bazterrak

TXANELA egitasmoaren barnean, LHko 4. mailakoak, MAITE DITUT, MAITE, GURE BAZTERRAK proiektua lantzen aritu gara, eta unitate horri amaiera emateko urriaren 29an gure eskualdea bisitatzeko txangoa izan genuen. Irteera horretan, Leintz Gatzagan, Hiruerreketa, Deba ibaiaren iturburua ikusi  genuen, eta ibilalditxoa egin ostean Dorleta eta Leintz Gatzaga bera ere bisitatu genituen.  Bazkalostean, gure eskualdean barrena ibai horren ibilbide osoa jarraitu genuen autobusez Debaraino. Han ibaiaren bokalea edo ibai-ahoa ikusi ostean, egin zigun giro bikaina aprobetxatuta, hondartzan aritu ginen jolasean. Debagoiena eta Debabarrena ezagutuz, egun bikaina pasatu genuen.

Etiketak: