lh 4

Erei elkartearen bisita

LH 4. mailako ikasleok Erei elkartearen bisita jaso dugu. Miren eta Arantzazu Zubeldiaren bitartez Lesboseko errefuxiatuen eta bertan eurek egiten duten lanaren berri izan dugu. Hamaika galdera egiteko aukera izan dugu eta izugarrizko jakin-mina sortu digu.

Aurrerago jarraipena izango duen proiektu txiki baten hasiera izan da hau. Emango dizuegu horren berri ere!

LH 3. eta 4. mailakoak Egipton

Lehen Hezkuntzako 3. Eta 4. mailako ikasleak Egiptoren inguruko proiektua lantzen aritu gara. Antzinako Egiptori buruzko hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu: Nilo ibaia, bertako biztanleen bizimodua, gizartearen antolakuntza, eraikinak, jainko eta jainkosak… Proiektu amaierako lan bezala, ikasi dugun guztia piramide itxurako lapbook-ean islatu dugu.

Gainera, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailako ikasleei proiektu amaierako emanaldia eskaini genien. Gustura hartu zituzten gure azalpenak eta ikusgai geneukan maketa! Eskerrik asko 1 eta 2.mailako lagunei gure gelara etortzeagatik.

LH 4. mailakoek xaboi ekologikoa egiteko tailerrean parte hartu dute

Gure ikastolako Ortua-Eskola egitasmoaren jarduera osagarri gisa, pasa den martitzenean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok xaboi tailerrean parte hartu genuen. Tailer hori Ekoudalatx mintegi ekologikoko Idurre Aranguren eta Nerea Altunak zuzendu zuten.

Lehendabizi, xaboia glizerina erabiliz nola egiten den ikusi genuen. Ondoren, oliba-, koko- eta ekilore-olioarekin, eta beste hainbat osagairekin, beste xaboi mota bat nola ekoizten den ere ikusi genuen. Gainera, Nereak eta Idurrek xaboitxo bana ere oparitu ziguten.

Maite Ditugu Gure Bazterrak

bazterrak

TXANELA egitasmoaren barnean, LHko 4. mailakoak, MAITE DITUT, MAITE, GURE BAZTERRAK proiektua lantzen aritu gara, eta unitate horri amaiera emateko urriaren 29an gure eskualdea bisitatzeko txangoa izan genuen. Irteera horretan, Leintz Gatzagan, Hiruerreketa, Deba ibaiaren iturburua ikusi  genuen, eta ibilalditxoa egin ostean Dorleta eta Leintz Gatzaga bera ere bisitatu genituen.  Bazkalostean, gure eskualdean barrena ibai horren ibilbide osoa jarraitu genuen autobusez Debaraino.

Giza Hezurdura Ikasten

Astelehen honetan LH 4. mailako guraso den Gema Bikuña erizainaren bisita izan dugu. Unitate Didaktiko honetan Giza Hezurdura ikasten ari garenez, honekin lotuta hainbat azalpen eta ekintza irakasten aritu zaigu: erradiografiak behatu, bendak ipini, igeltsuak jarri...Asko ikasi dugu eta gainera, ondo pasatuz!

4. mailakoak Ortuzabala ortuak ikusten

Azaroaren 20an, eguraldi bikaina lagun zutela, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Murgia auzoan dauden ORTUZABALA izeneko ortuak ikustera joan ziren. Haien arduradunek beraien ortu proiektuaren dinamika azaldu zieten. Landutako soroak, negutegiak, biltegia, lan tresnak eta erabiltzen duten makinaria ez ezik, produktuak batzeko eta saltzeko moduak ere ezagutzeko aukera izan zuten. 4. mailakoek,  ikastolako ortuaren ardura dutenez,  hainbat ideia jaso  zuten ikasturte honetan praktikan jartzeko. Interesgarria benetan irteera!

4.mailakoak Debagoiena Ezagutzen

gatzMuseoa

DEBAGOIENA da Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak lantzen ari diren proiektuaren izena eta gure eskualdea hobeto ezagutzeko irteera egin genuen urriaren 27an.

Upaingoara bisitan

upaingoa

Joan den urriaren 8an Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Zañartuko Upaingoa baserriko mahastietara bisitan joan ziren. Mahatsa nola batzen den ikasi eta txakolina egiteko prozesuaren berri izan zuten. Gainera mahats zuku egin berria probatu zuten. Primeran ibili ziren!

Where is the magician

magician

Hemen LH 4. mailetako ikasleak guraso eta familiartekoei eskeinitako ikuskizuna. Ikusiko duzuen bezala, artista paregabeak ditugu gurean. Emanaldian denok nahiko urduri ginen arren, izugarri ondo pasatu genuen. Ez bakarrik emanaldiaren egunean, aurretik egindako entsegu eta frogetan ere nahiko parre egin dugu. Mila esker gu ikustera bertaratutako guztioi! Beste barik... The show must go on!!!

 

RSS - lh 4-era harpidetu