Pancake goxoak
Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak, ingeleseko klasean, “Pancake” errezeta liburuak gidatuz, sukaldari bihurtu eta errezeta burutu dugu. Lehenengo, osagai guztiak nahastu ditugu “stir stir stir, stir what’s in the bowl, yum, yum, yum pancakes for everyone“. Ondoren, zartaginean pancake-ak egiten aritu gara “ummmm, yummy, yummy” eta, azkenik, guztion artean egindako pancake-ak jan ditugu. “Ummm, delicious pancakes”. Zein ongi pasatu dugun!!