6. mailakoak Ezpeleta lantegian

 “Udazken Kulturala” hamabostaldiaren barruan garai batean Oñatin zeuden guardasol lantegietatik geratzen den bakarra, Ezpeleta, hain zuzen ere, bisitatzeko aukera izan dugu. Elisendak eta Susanak esan diguten bezala, Ezpeleta lantegia 1935ean sortu zen eta punta-puntakoa izatera heldu da bertako langile-taldea lankidetzan aritzen delako. Guardasolgintzaren prozesu osoa erakutsi digute, lehengaiak jasotzen dituzten unetik, egindako aterkiak zorroetan sartzen dituzten unera arte. Benetan artisau-lana egiten dutena. Inesek, Trinik eta Estherrek, patxadaz, lasaitasunez, prozesua pausoz pauso erakutsi digute.
Oso interesgarria izateaz gain, oso pozik eta gustura egon gara!!!. Eta hori gutxi balitz, etxera opariarekin itzuli gara, guardasol berria!!!
Eskerrak denoi egin diguzuen harreragatik.

Etiketak: