Eskola Bidea

Martxoaren 2an ESKOLA BIDEAk aurkezpen ekitaldia antolatu du aurtengo egitasmoaren berri emateko. Deialdi irekia da eta herriko hainbat eragile gonbidatu dira. Oñatiko hiru ikastetxeetako guraso,  ikasle eta langileen ordezkariek hartuko dute hitza. Jorratuko diren gaien artean: generoaren ikuspegitik mugikortasun seguruaren inguruan egindako inkestaren emaitzak, Eskola Bideako logotipo berria eta “Eskolako Bidean zer gustatzen zait? zer ez?“ argazki lehiaketa eta erakusketa izango dira. Ikastola osatzen dugun guztiok, beraz, gonbidatuta gaude datorren eguaztenean, martxoaren 2an, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko batzar aretoan izango den aurkezpenera.

Etiketak: