Mugi Gorputza eta Izan Ontsa!

Azken hilabeteotan 4.mailako ikasleok MUGI GORPUTZA ETA IZAN ONTSA proiektua landu dugu. Proiektuaren barnean lokomozio aparatuaren (hezurren eta giharren) gaineko informazioa lantzeaz gain, ariketa fisikoa egitearen onurez, luzatze ariketez, dieta egokiak osasunarentzat duen garrantziaz, elikadura piramideaz, gorputz-jarrera egokiez… aritu gara. Proiektuari amaiera emateko, otsailaren 12an, 2.mailako gure lagunei ikasi genuenaren aurkezpena egin genien. Horretarako, hainbat horma-irudi prestatu genituen, eta horiekin eta ikastolan dugun eskeletoarekin, saio polita antolatu genuen. Horixe adierazi ziguten, behintzat, 2.mailako gure lagunek eta euren andereñoek.

Etiketak: