Elikadura Osasuntsua
Otsailaren 26ean, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista gure geletara etorri zen. Bertan elikadura osasuntsua eta orekatua egiteko aholkuak eman zizkigun. Badakizue… zenbat jatordu egin behar ditugun? Eta zergatik den gosaria jatordu garrantzitsua? Zer komeni den gosaltzea? Egunean zenbat fruta ale komeni den jatea? Ogia jatearen garrantzia...eta hainbat eta hainbat galderen erantzunak eman zizkigun. Bukatzeko Amaiak ekarritako marrubi goxoak dastatu genituen. Eskerrik asko Amaia, bene-benetan!!
Egin klik argazkiaren gainean egun horretako irudiak ikusteko.