Gorputza Zain Dezagun
Ez dugu atsedenik hartzen. Bai, berriro zuekin LH1ekoak. Oraingo honetan, Gema Bikuña gure hezurdura azaltzera etorri zaigu eta gauza asko ikasi ditugu: hezurren izenak, eta funtzioak, gure gorputzeko zein tokitan kokatzen diren, zein organo babesten dituzten... Bukatzeko, mediku-kontsulta bat antolatu digu gelan eta hezurren batean min hartzen dugunean bendak nola jarri behar diren era praktikoan azaldu digu. Mila esker Gema!!
Beheko irudiaren gainean klik egin argazki guztiak ikusteko.