Bide Hezkuntza saioak
Azken bi aste hauetan 4. mailako ikasleok BIDE HEZKUNTZAko saioak izan ditugu Eñaut Unamuno udaltzainaren gidaritzapean. Sentimenduek gure jokaeran duten eragina aztertzeaz gain, KONTUZ, ARRETAZ eta ERRESPETUZ ibiltzearekin zenbat arazo saihets daitezkeen ikusi dugu. Bestalde, kiroldegian, mikropatinarekin saioak egin ditugu, eta beraietan trafiko seinaleen esanahia errepasatu eta kaleetan nola ibili behar dugun berraztertu dugu. Eskerrik asko Eñaut agertu diguzun guztiagatik eta erakutsi duzun inplikazioagatik.