Eskola Bidea Galdeketa

Aurreko asteetan aditzera eman dugun bezala, Eskolara Bidea ekimeneko lagunek Oñatiko umeen mugikortasun ohiturak aztertzen dihardute. Ikastolako emaitzak oso onak izan dira eta arrakastatsua  baita aste honetan bertan bukatu den ikastolara oinez ekimena ere. Baina umeen ohiturez gain, helduen esperientzia aztertu gura dute, besteak beste, belaunaldi arteko konparaketa bat egiteko eta helduok esperientzia hartatik ikasitakoa umeekin konpartitu ahal izateko. Helduok nola joaten ginen eskolara edo ikastolara? Zu nola joaten zinen ikastetxera ume zinenean? Gura baduzu galdeketa oso erraza daukazu erantzuteko. Anima zaitez!!

GALDEKETA ERANTZUN

Etiketak: