Kontsumo Taldea abian jarri nahi da

Eskola Agenda 21etik hainbat gai lantzen jardun dugu azken urteetan eta horietako bat elikadura jasangarria izan da. Gai honekin uztarturik Txantxiku ikastolak "eskola ortua" proiektua abian jarri zuen duela urte batzuk, eta Ortuzabalako kideekin hainbat jarduera egin ditugu elkarlanean: beraien ortu eta instalakuntzak ikustera irteerak, hango eta garaiko produktu ekologikoen erosketa eta kontsumoa jantokian. Horregatik, gai honekin hartu dugun kontzientzia maila zabaldu nahian, 2016ko irailetik aurrera ikastolako komunitateko kideekin osatutako kontsumo taldea abian jarri nahi dugu. 
Aurretik aipatu bezala, Ortuzabala erakundeko kideekin elkarlana egingo genuke; beraiek egindako eskaintza ikusteko klikatu hemen eta interesatuta egongo bazina eman izena GALDETEGI HONETAN
Momentu honetan izena emateak interesa besterik ez du agertzen, ez da proiektuarekin konpromisorik hartzen, irailean egingo den bilera informatiboaren ostean konpromisoa hartu nahi duenak izena eman beharko du.
 

Etiketak: