Eulogiren Sendabelarrak
Ekainaren 10ean Eulogirekin Euskal Herriko senda-belarrez solasaldia izan genuen 6. mailako ikasleok. Bere esanetan gizakiok betidanik baliabide naturalak erabili izan ditugu osasuntsu bizi ahal izateko eta berak gure inguruan ditugun belarrak ezagutzeaz gain zertarako erabili daitezkeen ere jakin izan du. Infusioak, ukendua eta txaplatak nola egiten diren erakutsi zigun. Eta bukatzeko menta infusioa egin eta dastatzeko aukera izan genuen. Bistan dago, bai, Eulogik gustuko gaia duela, oso jantzia dagoela eta makinatxo bat ordu dedikatzen diola. Hurrengoan ere gonbidatuko zaitugu!!!
Egin klik irudiaren gainean egun hartako argazki guztiak ikusteko.