Amerika eta Amerindiarrak
4.mailako ikasleek, Amerika hizpide hartuta, beraien guraso eta familientzat emanaldi bikainak egin dituzte aurreko asteotan. Txanelako 2. unitate didaktikoa da Amerika eta amerindiarrak izeneko proiektua, eta hainbat azalpen, musika, dantza eta antzerki prestatu dituzte emanaldiaren osagai. Ikusleen txaloek, ikasleen urduritasunak baretu bai, baina ilusioak ere indartu egin zituen. Lan bikaina 4. mailako ikasleena!