Ekonomia eta zergak gaiaren gainean egin dugun lanketa osatzeko bisitak izan ziren
DBH 4. mailako ikasleak Ekonomia eta Zergak unitate didaktikoa gelan landu ondoren, herriko udaletxera bisitak egin genituen. Aurrez, zergen eta aurrekontuen inguruko zenbait galdera bidali genizkien, eta martxoaren 18an, B taldekoak, eta 19an A taldekoak, udaletxean izan ginen. Herriko dirukontuen gaiak daramatzan Paskual Elustondo izan zen bi egunotan gurekin, eta bigarrenean Mikel Biain alkatea bera ere bai.