Elkar Hezi ikastetxea eta Txantxiku ikastolakoon artean gauzatuko den ekimen horren esperimentazioa egingo da ikasturtearen amaierara arte
Azken ikasturteotan ESKOLABUS egitasmoa lantzen aritu gara herriko ikastetxeak, Oñatiko udala eta BITAKA enpresako kideen laguntza eta aholkularitzarekin. Egitasmo horren helburu nagusiena da eskola garraio zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzea, bai garapen jasangarriaren ikuspegitik, baita ikuspegi ekonomikotik ere.