3. maila

3. mailakoak Olabarrieta inguruak ezagutzen

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok, eguaztenean, ”Olabarrieta-Asentzio-San Martin” txangoa egin dugu. Ikastolatik irten eta Olabarrietako elizaren frontoian hamarretakoa egin dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Joxe Angel Idigorasi eta Jesus Agirreri eliza ezagutzera gonbidatu gaituztelako.

Paseoa jarraituz, zelai ederretan hainbat behi, zaldi eta ahuntz ikusi ditugu. San Martinera iritsitakoan bazkaldu, jolastu eta, ondoren, ikastolara itzuli gara. Egun zoragarria izan da!

3. eta 4. mailetako ikasleak Lesakan

lesaka

3. mailako ikasleak maiatzaren 5ean, 6an eta 7an eta 4. mailakoak 7an, 8an eta 9an Lesakan izan gara. Aunitz izan dira bertan egindako ekimenak: Zugarramurdiko haitzuloetan exploratzaile, Lesakako albergean talogile, bertako karriketan plano irakurle, kiroldegian igerilari, zaldun, golf jokalari, Igantziko azkenengo saskigilearen bisitari eta berak errandako istorioen entzule...

RSS - 3. maila-era harpidetu