3. mailako ikasleak maiatzaren 5ean, 6an eta 7an eta 4. mailakoak 7an, 8an eta 9an Lesakan izan gara. Aunitz izan dira bertan egindako ekimenak: Zugarramurdiko haitzuloetan exploratzaile, Lesakako albergean talogile, bertako karriketan plano irakurle, kiroldegian igerilari, zaldun, golf jokalari, Igantziko azkenengo saskigilearen bisitari eta berak errandako istorioen entzule...