batxilergoa

"Ixilik nahi gaituztenean, Mari" filma Batxilergoko ikasgeletan

Oñatiko Gaztetxe mugimenduak 40 urte eta Antixenak 10 bete dituztela aitzaki hartuta, "Ixilik nahi gaituztenean, Mari" filma ekoitzi dute. Hala, Batxilergoko 2. mailako ikasleek ikatsolan ikusi ahal izan dute filma. Eta Batxilergoko 1. mailakoek urtarrilean ikusiko dute.

Karstologia irteera Natur Eskolakoekin

Natur Eskolakoen eskutik, Batxilergoko 1. mailako ikasleok Karst paisaiaren sorrera eta garapenaren inguruan hainbat gauza ikasi dugu Gesaltza-Arantzazu artean egindako irteeran.

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Bidane Barrutia psikologoarekin

Batxilergoko 2 mailako Psikologiako ikasleak Bidane Barrutia ikastolako psikologoaren bisita izan genuen. Benetan hizketaldi interesgarria izan zen eta gustora egon ginen berarekin. Eskerrik asko Bidane!

Psikologiako Ikasleak Nortasun Aztertzaile

psikologia

Batxilergoko Psikologiako ikasleak nortasunaren gaiaaztertzen ari dira eta apirilaren 17an Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrei marrazkiak eginarazi eta aztertzen jardun ziren. Oso gustura aritu ziren bertan ikasle guztiak elkarrekin lanean. Eskerrik asko denoi!

Irailean batxilergoko ikasleak Eslovakiara doaz

eslovakia

Bidaia hori dela eta, bertara joango diren ikasleen gurasoekin bilera izango da ekainaren 24an, arratsaldeko 18:00etan.

2014/2015 ikasturte berriaren atarian, Batxilergoko 1.mailan egongo diren ikasleak Eslovakiara joango dira eta bertan Kosice­ko Gymnázium Sv. Tomása Akvinského ikastetxeko ikasleekin ohiko elkartrukea izango dute. 

Batxi 2koak Paint Ball­ean

paintball

Batxilergoko 2. mailako ikasleek irteera eguna izan zuten martitzenean Lasturreko Debaventurara, eta bertan paintballean aritu ziren. Ondoren, Debako hondartzara joan ziren bazkaltzera, eta ausartenak bainatu ere egin ziren.

RSS - batxilergoa-era harpidetu