Arantzazu

3 urtekoen txangoa

3urteArantzazun

3 urteko ikasleek ikasturte bukaerako txangoa egin dugu Arantzazura. Bertan ibilalditxo eder bat egin dugu naturaz gozatuz eta inguruan zeuden animaliak ikusiz: moxalak, behorrak, zaldiak. Ondoren meriendatu eta parkean jolastu dugu. Oso pozik ibili gara eta primeran pasatu dugu.

Egin klik beheko irudiaren gainean argazki bilduma ikusi ahal izateko.

3 urtekoak Arantzazun

Joan zen eguaztenean, hilaren 3an, 3 urteko neska-mutikoak Arantzazura joan ginen arratsalde pasa merienda hartuta. Heldu bezain pronto, itsu eta elbarrientzat egokituta dagoen ibilbidetik pasiotxoa egin genuen eta, ondoren, parkean meriendatu eta jolastu.
Arratsalde pasa ederra!

6. mailakoak Arantzazun eta Arrikrutzen

ArrikrutzLH6

Urriaren 31n LHko 6. mailako ikasleak Arantzazura joan ginen.  Bertan euskal artisten obrak behatu eta horien gainean hainbat informazio jaso genuen. Arratsaldea, berriz, Arrikrutzen pasatu genuen. Han Euskal Herriko haitz mota desberdinak aztertu ondoren, kobazulora sartu eta, urak egindako higadura lanaz jabetzeaz gain, bertako edertasunaz gozatzeko aukera izan genuen. 

Bai Arantzazun, baita Arrikrutzen oso harrera ona izan genuen.

3 urtekoak Arantzazun

arantzazu

Fan zan eguenian, hilak 5, 3 urtekoak Arantzazura fan ginan, arratsalde pasa, meriendia aldian hartuta. Lehenengo ibilalditxoa egin geben itsu eta elbarrientzat egokittu dauen ibilibidetik eta inguruko paraje ederrak ikusteko aukera izan geben. Ondoren, parkian meriendaittiaz gain, jolasian aritu giñan. Arratsalde pasa ederra!!!

RSS - Arantzazu-era harpidetu