6. mailakoak Arantzazun eta Arrikrutzen

Urriaren 31n LHko 6. mailako ikasleak Arantzazura joan ginen.  Bertan euskal artisten obrak behatu eta horien gainean hainbat informazio jaso genuen. Arratsaldea, berriz, Arrikrutzen pasatu genuen. Han Euskal Herriko haitz mota desberdinak aztertu ondoren, kobazulora sartu eta, urak egindako higadura lanaz jabetzeaz gain, bertako edertasunaz gozatzeko aukera izan genuen. 

Bai Arantzazun, baita Arrikrutzen oso harrera ona izan genuen.