3.maila

Storytelling saioa: Megan

storytelling

Joan zen astean 3. eta 4. mailako ikasleok ipuin kontaketa bat izan genuen ingelesez. Megan eskolara joatearekin asperturik zegoen. Bat batean, gure herrira zirkoa zetorrela entzunda poz pozik jarri ginen!!! Aitona pailazoa zela gogoratu zuen Meganek. Haren arropak hartu eta, eskola eta familia utzita, zirkoan lan egitea erabaki zuen. Zirkoko nagusiak animaliak nola tratatzen zituen ikusita, a ze pena! Erabaki genuen animaliak libre uztea. Etxean baino hobeto inon ez zela egongo pentsatu zuen eta pozaren pozez etxera itzuli zen Megan.

Lehengo garaiko jolasak gurean

jolasak

Txantxiku Ikastolako Udazken Kulturalaren barnean, PAKE LEKUko lagunekin garai bateko jolasak (kanikak, aroa, txapak, sakaponak eta tronpoa) ikasi eta praktikatzeko aukera izan dute LHko 3. mailako eta DBH 1eko ikasleak. Horretarako, aurretik Pake Lekuko lagunak DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzarako ikasleekin elkarlanean aritu ziren.

Egipto, Nilo ibaiaren opari

egipto

Abenduaren 10ean, azken aldi honetan landu dugun Egipto, Nilo ibaiaren oparia proiektuari amaiera emateko LHko 3.mailakook gure etxekoak gelara gonbidatu genituen, eta egindako maketa erakusteaz gain, antzinako Egiptori buruz ikasitakoak ere azaldu genizkien. Han aritu ginen Nilo ibaiko uholdeez eta, haien ondorioz sorturiko bizimoduaz, jainko eta jainkosez, piramide, obelisko, tenplu eta esfingeez, idazkera hieroglifikoaz. Oso gustura aritu ginen horiek guztiak prestatzen, eta gure etxekoek ere oso harrera ona egin zioten emanaldiari.

"Going camping" 3. mailako ikasleekin

camping

LH 3. mailako ikasleok, ingeleseko azkenengo gaiarekin lotuta, Iturrigorrin izan ginen pasa den martitzenian eta eguaztenian. Eguraldia lagun izan genuenez, era askotako ekintzak egiteko aukera izan genuen: bertako txokoak eta animaliak ezagutzeko ibilalditxoa, jolasak, errekan ibili... Guztiok oso ondo pasatu genuen. Ekimen hori egiteko laguntza eman ziguten guraso guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, euren laguntzarik gabe ezin izango baikenuen jarduera hau aurrera eraman. Thanks a lot!!!

RSS - 3.maila-era harpidetu