Lehengo garaiko jolasak gurean

Txantxiku Ikastolako Udazken Kulturalaren barnean, PAKE LEKUko lagunekin garai bateko jolasak (kanikak, aroa, txapak, sakaponak eta tronpoa) ikasi eta praktikatzeko aukera izan dute LHko 3. mailako eta DBH 1eko ikasleak. Horretarako, aurretik Pake Lekuko lagunak DBH 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzarako ikasleekin elkarlanean aritu ziren.

DBHko 1. mailakoei abenduaren 11n eta LH 3.mailakoei abenduaren 12an jolasak aurkeztu zitzaizkien ikasleei, ondoren bost jolasak praktikatzeko aukera izateko. Esan behar PAKE LEKUko lagunekin hasi dugun bidea oso aberatsa gertatu zaigula, eta aurrerantzean beste ekimen batzuk gauzatzeko borondatea badaukagula. Mila esker eskaini diguzuen laguntzarengatik!!!