dbh2

DBH2-ko ikasleak geologiari buruzko ibilbidean

Iazko ikasturtean DBH 1. mailan burutzen den Geologiari buruzko irteera egin gabe gelditu zitzaigula eta, urtarrilaren 27an eta 28an DBH-ko 2.mailako bi gelek Natur Eskolako begiraleek lagunduta irteera egin genuen Arantzazu ingurura. Bidean, harriei, mineralei eta paisaiari buruzko azalpenak jaso genituen.

DBH 2.mailakoen ikasbidaia

DBH 2. mailako ikasleak urtarrilaren 27tik 30era bitartean Jakan izan dira. Hiru egunetan eskiatzen ibili dira, eta azken eguna Astungo estazioa itxita zegoela eta, Izotz Jauregian patinatzen ibili ziren... Hemen daukazue argazkiak...

Gabonetako saskiaren zozketa

saskia

Abenduaren 20an, DBH 2. mailako ikasleok Gabonetako azken saskia zozketatuko dugu. Jasotako dirua Ikas bidaia ordaintzeko erabiliko dugu. Abenduaren 13ko sariduna Gorka Arregi Gaztañaga 0968 zenbakiaren jabea izan da. Zorionak!

Jasone Osororen bisita

JasoneOsoro

Udazken kulturalaren ekintzen barruan DBH2ko ikasleek Jasone Osororen bisita izan dute. Ikasle hauek EZEKIEL liburua irakurri eta landu dute. Jasonek idazteari buruzko azalpenak eman ditu eta baita gure galderei erantzun ere. Ikasleak oso gustura egon dira eta interes handia erakutsi dute.

DBH2ko Gabonetako Saskiaren zozketa

saskia

Azaroaren 22, 29 eta abenduaren 13 eta 20an DBH 2. mailako ikasleek Gabonetako saskiak zozketatuko ditugu. Jasotako dirua Ikas bidaia ordaintzeko erabiliko dugu. Azaroaren 22ko sariduna Jesus Mari Markinez, 0016 txartelaren jabea, izan da.

Herri Kiroletan txapeldun!

HerriKirolak

Ohi bezala, Herri Egunean, arratsaldean, herri kirolen jaialdiaren barnean, DBH 2ko ikasleen arteko topaketak izan ziren.

Ikasleek, auzolan eran, lau probatan parte hartu zuten (koskol-biltzea, txinga eramatea, kontrabandista-karrera eta zaku saltoa). Lan honetan lortutako sailkapenaren arabera, soka¬tiran lehiatzeko aukera izan zezaketen.

RSS - dbh2-era harpidetu