herri kirolak

DBH 1 herri kiroletan sakontzen

Gipuzkoako herri kirolen federaziokoen bisita jaso dugu aste honetan, eta horri esker, DBH 1. mailako ikasleok herri kirolen munduan murgildu gara pare bat orduz. Saio berezi horren hasieran, herri kirolen jatorriaz eta gaur egun federazioaren barnean dauden 18 modalitateen inguruan hitz egiten hasi genuen. Jarraian, ikasleontzat jadanik ezagunak ziren 5 modalitate probatu genituen: Lokots bilketa, Giza-proba, Sokatira, Txinga eramatea eta Zaku eramatea. Saio amaieran, berriz, ikasleontzat berriak ziren bi modalitate probatzeko aukera izan genuen: Ingude altxatzea eta Harri jasotzea.

Herri kirolak ezagutzen

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioaren bisita jaso dugu DBH 1eko ikasleek. Gorputz Heziketako irakasgaian lantzen dugun "Euskal giroan jolasten" unitatearen baitan, herri kirolen jatorria ezagutu eta horietako batzuk praktikara eramateko aukera izan dugu. Aukera paregabea izan da herri kirolen inguruan gehiago sakondu eta lehen eskutik kirol hauen errealitatea hobeto ezagutzeko.

4 urteko haurrak eta herri kirolak

4 urteko neskatila mutikoak, Euskaraldiarekin batera, Herri kirolen inguruan aritu gara. Argitxok eskatuta, horien inguruko informazioa batu dugu: nola jolasten diren, zein material behar duten, zenbat jokalari behar duten… Eta hori guztia ezagutu ostean praktikan ere jarri dugu, Herri kirol erakustaldi bikaina eginez.

Begira zeinen ederto ibili garen!

Herri Kiroletan txapeldun!

HerriKirolak

Ohi bezala, Herri Egunean, arratsaldean, herri kirolen jaialdiaren barnean, DBH 2ko ikasleen arteko topaketak izan ziren.

Ikasleek, auzolan eran, lau probatan parte hartu zuten (koskol-biltzea, txinga eramatea, kontrabandista-karrera eta zaku saltoa). Lan honetan lortutako sailkapenaren arabera, soka¬tiran lehiatzeko aukera izan zezaketen.

RSS - herri kirolak-era harpidetu