ulma

Ulma Packaging-era bisita

ulma

Joan zen abenduaren 11n DBH4ko ikasleok Ulma Packaging lantegia ezagutzeko asmoz bertara jo genuen. Kooperatiba horri buruzko azalpenak jaso ondoren (langile kopurua, ekoizten dituzten produktuak, bezeroak, filialak, eta ordezkaritzak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak, etab …). Ontziratze makinak (enpaketadorak) ekoizten dituzten bi instalazioak ere ezagutzeko aukera izan genuen. Buletin honen bidez azalpenak ematen eta bisitaldia gidatzen aritu ziren Ion Murguzur eta Iban Mugarzari gure esker ona agertu nahi diegu.

 

DBH3ko ikasleak Ulma Piping-en

3. mailako ikasleak Ulma Pipping bisitatu dugu azken asteotan. Hasteko Ulma taldearen historia eta Ulma Piping-en ezaugarriak eta han egiten diren produktuak aurkeztu zizkigun Mertxe Ibabek. Jarraian, lantegia zuzenean bistatzeko aukera izan genuen: forja, mekanizatua eta biltegiak. Hemendik, azalpenak ematen eta bisitaldia gidatzen aritu ziren Mertxe Ibabe, Jon Arrilaga, Manttoni Biain eta  Asier Zuluetari gure esker ona agertu nahi diegu.

DBH4ko ikasleok Ulma Packaging bisitatu genuen

packaging

Azaroaren 14an DBH4ko ikasleok ULMA PACKAGING lantegia ikustera joan ginen. Bertan kooperatiba horri buruzko adierazpen zehatzak jaso genituen (langile kopurua, ekoizten den produktua, bezeroak, ordezkaritzak eta filialak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak...). Horrez gain, han egiten diren makinak martxan ikusteko aukera izan genuen. Buletin honen bidez azalpenak ematen eta bisitaldia gidatzen ibili ziren Jon Murguzur eta Iker Zabaletari gure esker ona agertu nahi diegu.
 

RSS - ulma-era harpidetu