Ulma Packaging-era bisita

Joan zen abenduaren 11n DBH4ko ikasleok Ulma Packaging lantegia ezagutzeko asmoz bertara jo genuen. Kooperatiba horri buruzko azalpenak jaso ondoren (langile kopurua, ekoizten dituzten produktuak, bezeroak, filialak, eta ordezkaritzak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak, etab …). Ontziratze makinak (enpaketadorak) ekoizten dituzten bi instalazioak ere ezagutzeko aukera izan genuen. Buletin honen bidez azalpenak ematen eta bisitaldia gidatzen aritu ziren Ion Murguzur eta Iban Mugarzari gure esker ona agertu nahi diegu.

 
Etiketak: